FAQ

1Zergatik da Appsamblea hain seguru?
Appsambleak hauteslearen nortasuna egiaztatzen du, hau da, botoa ematen duenak pertsona hori dela bermatzen du. Ondoren, boto bakoitza anonimotasuna bermatzen duen kurba eliptikoko teknologiarekin enkriptatzen da. Azkenik, bozketa blockchain-ekin bildaltzen da, eskua sartzerik onartzen ez duen sistema baten bitartez.
2Norentzat da?
Appsamblea edozein motako erakunde edo enpresen berezitasunetara egokitzen da. Adina ez da oztopo bat. Gure tresna intuitiboa da eta plataformak boto prozesu osoan zehar gidatzen du adin guztietako hautesleak.
3Nola funtzionatzen dute online bozketak?
Administratzaileak bozketa konfiguratzen du, hautesleen erregistroa kargatu eta botazioa jaurtitzen du. Hortik aurrera, hautesleek beren nortasuna egiaztatzeko jakinarazpen bat jasoko dute, botazioara sartu eta bertan parte hartuko dute.
4Beharrezkoa da erregistratzea?
Administratzaileak kontu bat sortu behar du Appsamblean. Hautesleak gonbidatuak izango dira, eta bozketara sartzen diren lehenengo aldian bakarrik, erregistro erraz bat bete eta haien nortasuna egiaztatu behar dute.
5Nola egiaztatzen du Appsambleak hautesleen nortasuna?
Appsambleak KYC (Know your customer) sistema erabiltzen du. Honek erabiltzailearen nortasuna NANaren bitartez egiaztatzen du. Hautesleak selfie bat eta NANaren argazki bat ateraz, KYC norberaren nortasuna egiaztatzeko prozesu erraza da. Sistema hau oso ohikoa da bankuen artean.
6Zer motatako zifratze-sistema erabiltzen du Appsambleak?
Appsassembleak kurba eliptiko motako zifratze-sistema erabiltzen du botoak enkriptatzeko eta emandako botoak sekretuak direla ziurtatzeko. Hautesle bakoitzak bere nabigatzailean botoa zifratu eta Appsambleari bidaltzen dio, botoaren edukia prozesu guztian zehar sekretu mantenduz.
7Zer da blockchain?
Blockchain-ek transakzio bat (kasu honetan boto bat) aldaezina dela bermatzen du. Imajina ezazu transakzio bat igortzen den bakoitzean, hau aldi berean milaka koadernoetan kopiatuko dela. Transakzio hori aldatzeko, beharrezkoa izango litzateke aldi berean gutxienez koaderno horren erdia baino gehiago aldatzea, ia ezinezkoa dena.

Gure kasuan, Blockchain teknologiak botoaren aldaezintasuna bermatzen du.
8Zer da Appsamblearen Kiosko modua?
Kiosko moduarekin, ordenagailua, tableta edo antzekoa erabiliz egoitza fisikoetan botazio guneak ezarri daitezke. Boto-prozesu osoaren segurtasuna mantentzen da, baina hautesleak leku zehatz batera botoa ematera joan daitezke.